Aitaren Eguna

2021/03/08

Martxoak 8tik 20ra, erosi herriko saltokietan, ordaindu Azkoitia txartelarekin eta parte hartu 100 eurotako 10 bonoren zozketan.
10 bono hauetatik 5 edertasuna-ongizate sektorean erabiltzeko izango dira (estetika zentruak, ileapaindegiak, parafarmazia, podologia, masaiak, hortz klinikak, belar dendak, optikak eta lurrindegi-drogeriak).
Beste 5 bono teknologia-dekorazioa-zerbitzuak-besteak sektorean erabiltzeko izango dira (dekorazioa, teknologia, elektrogailuak, garajeak, auto konponketak, bidaia agentziak, kopistegiak, zerbitzuak eta denetarik).
Irabazle  suertatzen den pertsonak, Rural Kutxara joan beharko du tiket sarituarekin eta bertan emango diote dagokion erosketa bonoa.