Nortzuk gara
Herrixen Azkoitiko Dendaixek 2008an sortutako merkatari elkartea da eta merkatariak, zerbitzuak, hostalaritza, etabar biltzen ditu. Bere kezka eta ardura dira elkarteko bazkideen interesak sustatu eta defendatzea eta ildo hauetan lan egiten du:
- Bazkideei zuzenduriko harreta: dirulaguntzen informazioa zabaldu eta tramitazioan laguntzea, egunerokotasunean sortzen diren gaietan aholkularitza zerbitzua, bazkideen interesak sustatzea eta defendatzea, etabar.
- Prestakuntza: dendarien formakuntza bultzatzea bezeroen behar eta kezkak detektatzen jakiteko, erantzun egokia eman ahal izateko, taller eta kurtso desberdinen antolakuntza, merkataritza establezimentuak zerbitzu berrietara eta teknologia berrietara egokitzea, etabar.
- Animazioa eta dinamizazioa: aisialdi eta dinamizazio guneak sortzea, publizitate eta animazio kanpainak garatzea, eremu publikoak dinamizatzea.
- Interesen defentsa: herriko merkataritza txikiari laguntzeko ildo estrategikoak zehaztu, dendari txikiarekiko sentsibilizazioa landu, gure bazkideen interes ekonomiko eta profesionalak defendatu.