Herrixen Gabonak!

2018/12/19

HERRIXENgabonak
Gabonak bertan ditugunez, herrixen elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu aurtengoan ere.
Abenduak 10etik 21era, Azkoitia txartelarekin ordaintzen dutenen artean, 20 otarra zozketatuko ditu.
Otarren sari banaketa Abenduak 22, 13:30tan Torrezurin izango da.
2018 urteko erakuslehio lehiaketa ere martxan da. Bertan 19 saltokik  hartu dute parte. Gustokoen duzun saltokiari eman zure bozka facebook bidez edota udaletxe azpian eta elkargunean ipini diren kutxetan. 50 euroko erosketa bale bat irabazi dezakezu!
Abenduak 17tik aurrera elkarteko dendetan erosketak egiteagatik, gabon errifak oparituko dira 500 eurotako 3 sariren zozketan parte hartzeko. Zozketa data; urtarrilak 5a izango da.
Gabon zoriontsuak denori eta ez ahaztu, bizi herrixen, erosi herrixen!