Azkoitiko Udalak, Herrixen merkataritza elkartearekin lankidetzan, merkataritza-bonuen kanpaina abiatu du beste behin. Bonuak apirilaren 12an jarriko dira salgai Internet bidez, goizeko 10:00etan, www.azkoitia.eus/bonoak loturan, eta apirilaren 19an, presentzialki erosi ahal izango dira Kontzejupean, udaletxe azpian, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Guztira 666 bonu jarriko dira salgai; 200 Interneten, eta beste 466 aurrez aurre saltzeko gordeko dira.
Laguntza % 50ekoa izango da. Bonu bakoitzak 30 euro balioko du, eta 60 euroko balioa izango du. Ekainaren 2ra arte trukatu ahal izango dira.
Kanpainan 97 saltoki edota zerbitzuk hartuko dute parte, eta establezimendu horiek identifikatzeko kartelak jarriko dituzte.
Bonu bakoitzak 10 euroko balioa izango duen sei txartel izango ditu, eta kolore desberdinekoak izango dira, trukatu ahal izango diren establezimenduak bereizteko. Aldaketa bat sartu da aurten. Txartel laranja 5 euroko bi zatitan banatuko da, erabilera erraztearren.
Bonuak txarteletan banatzearen arrazoia da Udalaren laguntza establezimendu edo zerbitzu mota guztietara iristea, gastuak sektore edo saltoki mota bakar batean kontzentratzea saihestuz eta laguntza ahalik eta txikizkako negozio gehienetara iristea ahalbidetuz. Txartelak, kolorearen arabera, honako toki hauetan trukatu ahal izango dira:
• Arrosa: elikadura, harategiak, arrandegiak, fruta-dendak eta edari-dendak.
• Laranja: okindegiak, kafetegiak, jatetxeak, tabernak, gozotegiak, gozoki dendak eta baserrietako produktuak (azoka)
• Berdea: moda, oinetakoak, osagarria, kirol dendak, mertzeria eta bitxiak.
• Urdina: ile-apainketa, estetika, masajea, dentista, podologia, optika, farmazia, parafarmazia, lurrin-denda, drogeria eta belar-dendak.
• Morea: zerbitzuen sektorea, inprentak, paper-dendak, bidaiak, aholkularitzak, gasolindegia, loradenda, iturginak, beirateria, dekorazioa, burdindegia, etxetresna elektrikoak, estankoak, tindategia, informatika, pentsuak, autoeskola, aseguru-etxeak eta argazki-dendak.
• Horia: Orokorra – Establezimendu guztietan erabili ahal izango da.