Bihertik aurrera erosi ahalko dira merkataritza-bonuak Internet bidez
Azkoitiko Udalak, Herrixen merkataritza elkartearekin lankidetzan, merkataritza-bonuen kanpaina abiatu du beste behin. Bonuak apirilaren 12an jarriko dira salgai Internet bidez, goizeko 10:00etan, www.azkoitia.eus/bonoak loturan, eta apirilaren 19an, presentzialki erosi ahal izango dira Kontzejupean, udaletxe azpian, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Guztira 666 bonu jarriko dira salgai; 200 Interneten, eta beste 466 aurrez aurre saltzeko gordeko […]